EUSKAL JAIA "RECUPERANDO NUESTRAS COSTUMBRES"(Date: 29/9/2009)

Date: 29/9/2009


EUSKAL JAIA “ Gure ohiturak berreskuratzen”, Areatzan, 2009ko urriaren 17an


 

2008ko otsailaren 16an “Gure ohiturak berreskuratuz-Euskal Jaia” egun bateko jaia antolatu genuen Areatzan. Iazko esperientzia oinarritzat hartuz, aurten ere, antzeko jaia antolatuko dugu 2009ko urriaren 17an. Egun horretan Areatzan bertan, orain dela gutxira arte, bizirik iraun duten ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratu nahi  izan ditugu.

 

Horretarako  bost bat arlo landu egin nahi dugu jai giroan, hainbat elementu edo ekintzaren bitartez:

 

Batetik, urteko aroan garatutako jardueraren bat lantzeko asmoa izaten dugu. Iaz, adibidez, jaia neguan egin genuenez, txarriboda inguruko jarduerak landu genituen. Aurten berriz, udazkenean daukagu hitzordua eta gaztainen inguruan garatutako jarduerak burutu gure ditugu. (gaztaina bilketa, kirikiñausie, Txubelexue…)

 

Bestalde, gure hiri txiki honetan nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak txikiak izan dira eta beste edozein hirigunetan bezalaxe,  garatutako lanbide artisauek garrantzi handi izan dute. Halaber;  merkataritza izan da neurri handi batean hiriaren ekonomia oinarri.  Zapatagintza, otzaragintza,  zurgintza, buztingintza, txokolate tailerra, errotak, burdingintza, salerosketako kontrola eta egiaztagirietako bulegoak, Horiek guztiak egun bakarrean behintzat, tailer moduan martxan ezarri gure dugu, Hots; gure herria bizirik mantendu izan duten ogibideen jarduerak ikusgai ezarri nahi ditugu.

 

Horrekin batera, euskararen presentzia bermatu nahi dugu. Euskararen erabilera sustatzeko, iaz aurkeztu genuen “Etxe honetan euskarari eutsi nahian gabiltza” familia-konpromiso kanpaina. Aurten kanpainaren helburua jorratzeko urratsak eman nahi ditugu, familian euskaraz lan daitezken jolas-tailerren bitartez.

 

Beste batetik, jaiaren aspektu ludikoa  jorratuko dugu; Herri bazkaria, musika kalean, bertoko produktuen txosnak,  erromeria, euskal kantuak… Jai giroan murgiltzeko ekimenak alegia.

 

Azkenik; partaidetza sustatu gure dugu. Herriko biztanleen partaidetza jaiaren muina izatea da gure asmoa.  Denok daukagu zer edo zer irakats eta ikasteko.  Etxean dugun lanabes zaharra edo argazkia, etxean ikusi eta ikasi ditugun ohiko jarduerak, dantzak, kantak, jolasak, jantziak. Billaroztarrok egin dugu gaur dugun herria eta horregatik gu geuk gara jaiaren protagonistak.

 

Jaitxo hau osoari tradizioko kutsua eman gure diogu eta horregatik laguntza eskatu gure dizuegu: batetik antolatutako ekintzetan lagundu eta parte hartzeko, eta beste batetik, euskal antzinako arropak jantzi ditzazuen egun horretan.

 

Beraz badakizu, urriaren 17an herrian primerako euskal jaia egingo dugu eta zure ekarpena nahiz presentzia ezinbestekoak izango dira giro on eta alaienean igarotzeko.