Areatzak, webgunean irisgarritasuna nagusi izateko konpromisoa hartuta, bere edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana hel daitezen lortu nahi du, erabiltzaile horiek ezinduak diren ala ez kontuan hartu gabe. Horretarako, hain zuzen, W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu eta WAI 1.0 Irisgarritasunerako Gidalerroak jarraitzen ditu, AA mailan.
Edukiak grafikoki erakargarriak izatea da proiektuaren helburua, baita apaingarri gisa soilik dagoen elementuak izatea ere. Sartzeko arazoren bat baduzu edo gai horri buruz azalpen edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jarri zalantzarik gabe gurekin harremanetan.
Erabilerarako gida:
Jarraian gida labur batzuk ematen ditugu webgune honetara lehenengo aldiz sartzen direnentzat.
- Non nago?
Bisitariei orientatzen laguntzeko, goialdean nabigatzeko bide-adierazle bat dago eta horri esker erabiltzaileak une oro jakingo du non dagoen.
- Tabuladorearen bidez nabigazioa antolatzea:
Teklatuaren bidez nabigatzeko aukera emanez, tabuladoreak webgunearen edukiak hurrenkera logiko batean jarraitzeko diseinatu da webgunea.
- Testuaren tamaina alda dezaket?
- Ez da letra-motarako tamaina absolutu bat erabiltzen; aitzitik, erabiltzaileak beharrizanen arabera aldatu ahal izango dituen tamainak definitu dira. Testuaren tamaina handiagoa edo txikiagoa izatea nahi baduzu nabigatzaileko aukeretara jo ezazu.