Ikastetxearen sorrera
1981/1982 ikasturtean herriko Haur Hezkuntzako ikastoleak eta Eskola Publikoak bat egin eben. Ondorioz, "A" ereduaz gain "B" eta "D" ereduak sortu ziran eta 1991/1992 kurtsora arte hiru ereduko eskola izan zan.
1992/1993 ikasturtetik aurrera "D" ereduko izango da.
Eskola txikia
Eskola publiko honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak burutzen dira; hau da, 2 urtetik 12 urte bitartekoak.
Gure eskolak, eskola txiki izateko, honeek ezaugarriak betetzen dauz:
- Nekazal girokoa eta euskalduna
- Irakasle Klaustro txikia
- Ikasle kopuru txikia eta ondorioz adin desberdineko ikasleak gela berean.
Ekipamendua
2002 urtetik aurrera umeentzako jantokia zabaldu genuen. Hori dela eta, eskolan dabiltzaten umeen %80ak bertan jaten du.
