Oinarrizko mailako kontserbatorio bezala eratu zen 1986. urtean eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 7ko 213/86 Dekretuaren bidez onetsi zuen. Hori baino lehen, egungo kontserbatorioa jardunbide nahiko askeko musika-akademia izan zen.
Baturaren helburua zerbitzua hobetzea zen eta, bat-egiteari esker, musika taldeak sortzeko, musika-tresnen eskaintza handitzeko eta Musika Eskolari musika-giroa emateko aukera sortu zuten. Horrez gain, banakako eskolen indibidualismotik aldendu ziren eta ikasleei modu aktiboan parte hartzeko aukera eskaini zieten musikaren bidez.
Musika Eskolaren helburu nagusia da musikaren bidez ikasleak honako hauek aurkitzea: musikarako zaletasuna, euren kultura-hezkuntzari egindako ekarpen garratzitsua, sentsibilitatea eta sormena garatzeko tresna, aisialdirako aukera paregabea. Gainera, musikatik lanbidea egiteko aukera ere ezin daiteke baztertu.