Historia

 

Pedro Antonio Añibarro Areatzan jaio zan 1748an abenduaren 5ean eta Zarautzen hil 1830ean.

Frantziskotar egin zan eta herriz herri misinolari ibili izan zan.

Euskaltzale handia eta langile nekaezina zan: gramatika bat idatzi eban, hiztegia be bai, Axularren Gero bizkaierara itzuli eban...

Añibarroren ekoizpena zabala izan zan, baina idatzitako asko argitaratu barik geratu jakon.

Dana dala, geroko idazleentzat eredua izan zan, Bernardo Garrorentzat esate baterako:"Batez be Añibarroren Esku-liburua izan ekidan irakurgai eta irakaslerik atsegiñena".

Estiloari jagokonez, Villasanteren berbetan, ez da estilo distiratsu-distiratsua, baina bai argia, eta irakasteko oso aproposa. Gustukoa eban sinonimoak erabiltea.

Obrak:

Hemen bizkaieraz idatzitako obrez jardungo dogu, baina gogoratzekoa da beste euskalki batzuetan be jardun ebala: Cristau dotriña... Nafarroako euscaran...

  1. Cantos de las Santas Misiones (Donostia, 1803).
  2. Escu liburua, eta berean eguneango cristiñau cereguiñac (1802)Argitalpen gehien izan dituan Añibarroren liburua. Duda barik klasikoa da bizkaierazko literaturan.
  3. Lora-Sorta Espirituala ta Propositu Santuac vicitza barri bat eguiteko (1803).
  4. Ramillete Espiritual eta Propósitos, Palaciosen erderazko lanen itzulpena.
Liburuaren azala

Hil eta gero argitaratutako obrak:

 

  1. Curutze Santearen, Aita Gure ta Ave Marien ganeco Eracusaldiac (1879)Aitatu errezoen ganeko iruzkinak dira.
  2. Gueroco gueroAxularren lanaren bizkaierazko itzulpena. Oraintsu argitaratu da edizino kritikoa.
  3. Catálogo de los pueblos vascongados de Vizcaya, Guipúzcoa y Navarra.Zerrenda interesgarria euskerearen geografia hobeto ezagutzeko.
  4. Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra. Berton ipinitako berbetan azaltzen da zein euskalkiri jakogon berba bakotxa.
  5. Gramática Bascongada para el uso y alivio de Párrocos y Predicadores Bizcaynos, Guipuzcoanos y Navarros. Batez be aditz jokoaren barri emoten da liburu honetan, eta gehienbat bizkaiereaz arduratzen da.
  6. Misionari Euscalduna. Cristiñau dotriña ta Sermoiak Bizcai-errietan iracasten. Arantzazun gordea. Obra mardula, Añibarrok idatzitako predikuakaz osotua.
  7. Nequea Arinduric.Arantzazun gordea. Jesus eta Mariaren nekeen barri emoten da.
  8. Lau Evangelioac batera alcarturic.Arantzazun gordea. Lamyren konkordia ebanjelikoa.
  9. Artzai-Adibideac. Erlijino ezjakintasunaren ganeko liburua. Toledoko artzapezpikuaren eskutitz baten itzulpena.

Ganera lan txikiak eta amaitu bakoak be baditu bizkaieraz, gipuzkeraz eta gazteleraz.

Guerocoac güero (PDF 111KB)