Historia

 

Tranbia

Bizkaian metroa zer zen ere ez genekienean, lurraldetik hainbat tranbia linea lotzen zuten Bilbo bere auzoekin eta inguruko herriekin. Horietatik ospetsuena zen Arriaga Teatroko plazatik Lemoara zihoana eta han bitan zatitzen zena; bat Durangora eta bestea Zeanurira. Hau Arratiako tranbia zen.

Lehenengotan, baporezko tranbia baten pentsatu zuten baina zorionez, proiektua hau 1900eko otsailaren 22ko Errege Aginduak aldatu, eta tranbia elektriko baten alde egin zuten. Agindu honek ekiditu zuen baporezko tranbiak zeharkatzen zituen herrietara ekar zezakeen zikintasuna eta zarata.

Bilbotik Durangora eta Arratiarako tranbia 1902ko abenduaren 7an martxan hasi zen. Bai bidaiariak baita merkantziak ere garraiatzen zituen. Burdinbidearen zabalera 1,365 m-koa zen. Zabalera hau gutxi erabiltzen zen munduan zeren eta erabiliena burdinbide metrikoa zen (Gaur egun hori dituzte Bilboko metroak eta Eusko Trenek erabiltzen dutena) edo nazioarteko zabalera (1,44).

Hasieratik, Arratiako tranbiak lehia handia izan zuen Bilboko Atxuri geltokia eta Durango lotzen zuen beste konpania batekin, Compañía del Ferrocarril Central de Vizcaya izenekoa. Enpresa biak 1903tik aurrera prezioen borroka eduki zuten eta honek egoera latzean jarri zituen biak, bigarren honek Arratiako tranbiaren konpania erosi zuen arte.

Urte askotan Arratiako tranbiak bidaiak egiten zituzten garrantzizko hobekuntzak egin barik. Guda zibila amaitu eta gero gainbeherakada nabarmena hasi zen, eta burdinbide zati batzuk kendu zituzten: Amorebieta-Durango, eta horren ondoren Lemoa- Amorebieta eta Bilbao-Lemoa. Azkenik 1964an azkenengo burdinbide zatia kendu zen: Lemoako Ferrocarriles Vascongados geltokia eta Zeanuri. Tranbia horien ordez erabili ziren autobusak orain gutxi arte gordetzen ziren Lemoako gordelekuetan.

Bai bidaiarientzat bai merkantzien garraioetarako erabiltzen ziren tranbia eder horien arrastorik ez zen gelditu. Tranbia hauek Harold Lloyden filmetan agertzen ziren tranbiak gogorazten ziguten.

Goian bego.

(Juanjo Olaizola, Burnibidearen Euskal Museoa Eusko Tren)