Historia

 

Frantziskotar musikari hau Areatzan jaio zen.

1752ko azaroaren 10ean. Agiri batzuetan Manuel Antonio de Zabala bezala agertzen da.

1775. urtean botoak egin zituen Bilboko San Frantzisko komentuan eta abesbatzako bikario izatera heldu zen.

1803an Jaunaren jaiotza sakratuaren meza nagusian abesteko Gabon-kantak jo zituzten Bilboko Hiribildu Nobleko Gure Aita San Frantziskoren Errege-Komentu Inperialean Antonio de Zabala aitaren gidaritzapean.

Frantsesen okupazioak iraun zuen bitartean, San Frantzisko ospitale izan zen, beraz Antonio de Zabala San Mameseko komentura joan behar izan zen.

1824an Lekeitioko organista posturako oposizioetan aztertzaile-lanetan aritu zen.

Gabon-kanta ugari eta hainbat konposizio idatzi zituen, esate baterako, requiem meza bat.

San Frantzisko komentuko musika-kaperako zuzendari zela hil zen 1830eko maiatzaren 29an.