Historia

 

Alberto Ayesta

 

1907ko otsailaren 4an Areatzan jaiotako musika irakaslea eta konpositorea izan zen. Musikarako gaitasun bikaina izan zuen txikitatik eta zazpi urterekin bere herriko bandako lehen errekintoa izan zen.

Lekarotzera (Nafarroa) joan zen eta bertako Nuestra Señora del Buen Consejo Ikastetxean piano eta harmonia ikasketak egin zituen aita José Antonio de Donostia eta aita Hilario Olazarán de Estellaren eskutik.

Gainera, lau urtetan zehar ikastetxeko bandako kide izan zen.

1920tik 1930era bitartean organo-eskolak eman zizkion Pedro Eizaguirre y Landak, Areatzako parrokiako organo-jotzaileak.

1937ko abuztutik 1944ko irailera Areatzako musika-bizitzan murgildu zen: parrokiako abesbatza zuzendu eta Kultura-zentro Katolikoa sortu zuen; zentroan solfeoa irakasten zitzaien hainbat gazteri, ondoren gazteok hogeita bost jolez osatutako Udal Bandan sartu ahal izateko.

1945. urtean Bilbon herritartu egin zen eta konposatzeari ekin zion. Bere lanetako batzuk herrikoiak izan ziren:

Zeruan dago, tenore-ahotserako eta pianoan jotzeko, Fabián Ormaechek Bilboko Buenos Aires antzokian estreinatutakoa.

Etxe txikia, tenore-ahotserako eta pianoan jotzeko.

Arratiko zekorra, gizonezko lau ahotsek abesteko.

Andra gona gorridune, lau ahotsek abesteko eta tenore-ahotseko bakar-saioarekin.

Himno a María Inmaculada eta La canción de la maestra, abesbatzarako.

Adiós, amigos míos de Villaro, banda eta ahotsekin egiteko habanera.

Si la alcaldesa mandase, bandan jotzeko pasodoblea.

Aupa gazte, euskal kalejira.

Galantana, akordeoi-bandarako zortzikoa.

Seis bailables, txistu-bandarako, etab.

Alberto Ayesta Bilboko Koral Elkarteko eta Bizkaiko Bakidekinaren Elkarteko zuzendaritzetako kide izan zen eta Areatzako txistularien akademiari arreta eta laguntza eraginkorra eskaini zizkion.

Bilbon hil zen 1983an.