Areatzako leku interesgarrien planoa

  • Planoan klik egin handitzeko

Toki interesgarriak

Santa Isabel komentua

Santa Isabel komentua Komentua Santa Klararen arauaren bidez eraentzen da. Arratia ibaiaren eskuineko ertzean dago, Zubizarra zubiaren aurrean. Lehen fundazioa hiribilduaren barruan egin zen eta 1560 urtea baino lehenago gertatu zen, nahiz eta ez dakigun data zehatza. 1643an eraikin zen komentutik gaur egun fatxadaren atal bat mantendu da, atezaintzaren gainekoa. Komentuaren gainerako atalak bota egin zituzten 1892an eta estilo neoklasikoa erabiliz berreraiki zuten 1894an. Egungo elizari dagokionez XVIII. mendearen hasierakoa da, baina gainaldea XX. mendearen hasierakoa da. 1626. urteko organo eder bat dauka.

Udaletxea

Udaletxea Estilo neoklasikoan egindako XIX. mendekoa da. Egin-eginean, plazarantz aurrealde handia duela zabalerara eginiko eraikina. Beheko solairuak puntu erdiko hamaika arkuz egindako arkupea dauka.

Gortazar jauregia

Gortazar jauregia

Hiriko eraikinik noble eta aristokratikoena da. Harri landuz egindako beheko solairua XVI. mendearen amaierakoa da. Adreiluzko goikoak, ostera, XVII. mendeko lehen herenekoak. Aurrealdea apaintzen duten heraldika-pinturak 1735. urtearen inguruan edo eginak dira.

Aska iturria

Aska iturria 1815ean eraiki zen. Ganaduarentzako aska bat ezarri zitzaion inguruan. Hiriaren irudiari lotulotua ageri zaigu. Martin Saracibar jaunaren obra dugu.

San Bartolome eliza

Elizaren ikuspegi orokorra Ikuspegi orokorra:

Angeluzuzeneko eliza-burua duen hobearte bakarrekoa da. Altuera txikiagoko bi kapera ditu. Egitura irregularra duen dorrea 1722an amaitu zen, eta geroago berriztatu. Interes handiko ataria du.

Elizaren alboko atea Alboko atea:

Alboko atearen ojiba-arkuari eusten dion dobela elizako atalik zaharrena izan daiteke. 1344 urteko edo aldiko inskripzioak, antza denez, honako hau dakar: "Arciprestazgo E(ra) Mil CCCXXXXIIII Años Fecit EP (eclesia parroquial) Alfo (Alfonso) Frz (Fernandez) Basquiez".

Mudejar erako etxea

Mudejar erako etxea Errukiñe kalean kokatutako etxe hau XVI. mendearen hasieran eraikia da. Aurrealdeak duen mudejar erako dekorazioak ari agertzen du ezagunak zirela ordulo denboratan Bizkaian beste lurralde baztuetako dekorazio ohiturak.

Santo Tomas baseliza

Santo Tomas bazeliza 1787an eraiki zuten. Urtero meza izaten da bertan abenduaren 21ean.

Errukine baseliza

Baselizaren kanpoko ikuspegia Kanpoko ikuspegia:

Izen bereko kalean, Bolibar egoitzaren aurrean, Karpo pasealekurantz doan ibilbidean dago.

Plaka:

Baselizaren plaka Baselizan honela dioen plaka bat dugu:
"Los YII. S. D. Juaquin Moron Obispo de Valladolid, D. Francisco Mateo Aguiriano Gomez, D. Ignacio Rives Mayor y D. Pablo Avella Obispos de Calahorra, conceden 40 días de Yndulgencias a los que Rezaren una Salve delante de esta Santa Ymagen de la Piedad. Del mismo modelo conceden 40 días de Yndulgencias por Rezar un Credo al Santísimo Cristo que Yace en su regado: Rogando a Dios por las felicidades de la Santa Yglesia".

Beste toki eder batzuk

Bekokale kaleko 7 zenbakidun etxea

Bekokale kaleko 7 zenbakidun etxea Erdi aroko eraikinen estruktura duen etxea. Gaurko bekokalean (aintzinako Yuseran) dago kokatuta, 7 zenbakian.

Erratokia

Erratokia Hainbeste denbora ez dela, leku hau baserrietako lanetan erabiltzen ziren animaliei perrak jartzeko tokia zen. Gaur egun guztiz berriztuta dago erratokia eta bertan ea galduta dauden beharrak gogoratu ahal ditugu.

Goikokale kaleko 24 zenbakidun etxea

Goikokale kaleko 24 zenbakidun etxea Batzokiko edifizioa

Batzokiko edifizioa

Askatasun kaleko edifizio honetako beheko solairuetan Areatzako batzokia dugu.

Zubizarra

Isbelia etxeaZubizarretik ikusten diren etxeen itxura. Bekokalearen atzekaldeko ikuspegia.

  • Arratia Turismoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Garraioak
  • Euskalmet

Bisita gidatuak