Santa Isabel komentua
Komentua Santa Klararen arauaren bidez eraentzen da. Arratia ibaiaren eskuineko ertzean dago, Zubizarra zubiaren aurrean. Lehen fundazioa hiribilduaren barruan egin zen eta 1560 urtea baino lehenago gertatu zen, nahiz eta ez dakigun data zehatza. 1643an eraikin zen komentutik gaur egun fatxadaren atal bat mantendu da, atezaintzaren gainekoa. Komentuaren gainerako atalak bota egin zituzten 1892an eta estilo neoklasikoa erabiliz berreraiki zuten 1894an. Egungo elizari dagokionez XVIII. mendearen hasierakoa da, baina gainaldea XX. mendearen hasierakoa da. 1626. urteko organo eder bat dauka.
Udaletxea
Estilo neoklasikoan egindako XIX. mendekoa da. Egin-eginean, plazarantz aurrealde handia duela zabalerara eginiko eraikina. Beheko solairuak puntu erdiko hamaika arkuz egindako arkupea dauka.
Gortazar jauregia
Hiriko eraikinik noble eta aristokratikoena da. Harri landuz egindako beheko solairua XVI. mendearen amaierakoa da. Adreiluzko goikoak, ostera, XVII. mendeko lehen herenekoak. Aurrealdea apaintzen duten heraldika-pinturak 1735. urtearen inguruan edo eginak dira.
Aska iturria

1815ean eraiki zen. Ganaduarentzako aska bat ezarri zitzaion inguruan. Hiriaren irudiari lotulotua ageri zaigu. Martin Saracibar jaunaren obra dugu.
San Bartolome eliza
Ikuspegi orokorra:
Angeluzuzeneko eliza-burua duen hobearte bakarrekoa da. Altuera txikiagoko bi kapera ditu. Egitura irregularra duen dorrea 1722an amaitu zen, eta geroago berriztatu. Interes handiko ataria du.
Alboko atea:
Alboko atearen ojiba-arkuari eusten dion dobela elizako atalik zaharrena izan daiteke. 1344 urteko edo aldiko inskripzioak, antza denez, honako hau dakar: "Arciprestazgo E(ra) Mil CCCXXXXIIII Años Fecit EP (eclesia parroquial) Alfo (Alfonso) Frz (Fernandez) Basquiez".
Mudejar erako etxea
Errukiñe kalean kokatutako etxe hau XVI. mendearen hasieran eraikia da. Aurrealdeak duen mudejar erako dekorazioak ari agertzen du ezagunak zirela ordulo denboratan Bizkaian beste lurralde baztuetako dekorazio ohiturak.
Santo Tomas baseliza
1787an eraiki zuten. Urtero meza izaten da bertan abenduaren 21ean.
Errukine baseliza
Kanpoko ikuspegia:
Izen bereko kalean, Bolibar egoitzaren aurrean, Karpo pasealekurantz doan ibilbidean dago.
Plaka:
Baselizan honela dioen plaka bat dugu:
"Los YII. S. D. Juaquin Moron Obispo de Valladolid, D. Francisco Mateo Aguiriano Gomez, D. Ignacio Rives Mayor y D. Pablo Avella Obispos de Calahorra, conceden 40 días de Yndulgencias a los que Rezaren una Salve delante de esta Santa Ymagen de la Piedad. Del mismo modelo conceden 40 días de Yndulgencias por Rezar un Credo al Santísimo Cristo que Yace en su regado: Rogando a Dios por las felicidades de la Santa Yglesia".