Inguruak

 

Bizkaiko Arratia haranaren erdian, Areatzako plazan dago Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.

Gorbeia Hiru solairuko eraikina. Solairu bakoitza gurutzerainoko ibilbidearen bitarteko guneekin erlazionatuta dago.
  • Beheko solairua (0-500 m). Lur-azpia eta beheko gunea: ibaiak eta erriberak, uraren indarra, biztanleak, uztako larrea...
  • Lehenengo solairua (500-1000 m). Basoa eta bertako biztanleak: Baso-ustiapenak, egitura ekologikoak...
  • Bigarren solairua (1000-1481 m). Harkaitzak eta horien irudi bereziak, haitzuloak, gurutzeraino hedatzen den mendiko larredia.

 

Baliabideak:


  • Taula interaktiboak, beira-arasak, multimedia proiekzioak.
  • Parkeari lotuta duten materialen banaketa eta salmenta.
  • Espezializatutako langileak.
  • Ezinduentzako erraztasunak.

Ikastetxeekin eta beste taldeekin egindako irakaskuntza programez gain, zentro berberetik hurrengo jarduerak burutzen dira:

  • Erakusketarako bisita gidatuak: Parketxera doazen pertsona eta talde guztiek ekipamenduaren arduradunak diren pertsonekin bisitak egiteko aukera dute.

  • Ibilbide gidatuak: Beti Parketxera egindako bisitatik abiatuz, ibilbide turistikoak egiten dira egunez Parkeko ingurunean zehar, hauen barne inguruko beste museoetarako bisitak, lanbide tradizionalak, zaharberritzea, etab. sartzen direlarik.

 

Hona hemen ibilbide gidatu hauen adibide batzuk:

  • Lanbide tradizional; hestebeteak egitea, euskal baserriaren bilakaera XVI mendetik aurrera, etab.
  • Errotak eta burdinolak.
  • Ohizko usadioak eta sagardotegiak.
  • Ingurugiro ibilbideak: Ibilbide zehatzak Parke Naturaleko toki ezberdinetatik: Atxular Begia eta Superlegor, Arraba eta Kargaleku, Saldropo eta Atxuriko igarobidea, Baso-ibilbidea, etab.

Kontaktua

Gudarien Plaza, z.g. 48.013-Areatza
Informazio eta talde-erreserbetarako telefonoa: 946 739 279
E-posta: parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

Ordutegia

Egunero 10:00etatik 14:00etara. 16:00etatik 18:00etara