Inguruak

 

Pagomakurre, hostalaren aurrean, harrizko mahaien ondoan bidea seinalezatzen digun gezia ikus dezakegu. Berau jarraituz bidezkak pagoz inguratutako atsedenlekura garamatza.  

Atxulargo begia


04' Pagadiko atsedenlekua.


Pinturaz markatuta dagoen bideak pagadiaren eskumaldetik jarraitzen du. Markak segituz aurrerantza joan behar da sakonunean zehar doan bidexkatik izeidian barne.


011' Gune zingiratsua.


Berau goikaldetik pasatuz berriz bidexkara helduko gara, eta bertan dauden pintura markak segituz, pinudia zeharkatuko dugu. Pinudian markak eskasak direnez bidexka arreta handiz jarraitu behar da ez galtzeko.


21' Haitz malkartsuak.


Haitz hauetara heltzean eskumatara jotzen duen aintzinako gurdibide bata dago. Gurdibidea gorantz doa hesi bat aurkitu arte. Hemendiak ezkerretara joko dugu belardi batera atera arte, berau zeharkatu behar de Urigoititik-Arrabara doan bidearekin bat egin arte. Bide hori apur batez eskumatarantz jarraituz errekasto bat jeisten den sakonune batera helduko gara.

Bidea utzi eta ezkerretara igoko gara sakonunearekido paraleloa den bidetik.


33' Iturburua.

Erdi ezkutatua dagoen iturburua aurkitzean, bertatik Atxulargo begia ikusiko dugu, berau Itxinara sartzeko erabiltzen den bideetako bat da. Apur bat gorantz jarraitu eta ezkerretara joz, sigi-sagan gorantz doan bidea jarraituz Atxulargo begira helduko gara.

 

46' Atxulargo Begia.