Inguruak

 

Ibilbidea Areatzan hasiko dugu; eleiza aurrean atera eta frontoiaren ondotik pasatzen den pista batek, 9km igaro ondoren, Pagomakurreko Ostatura eramango gaitu. Bertan, gorabehera handirik gabe, Arrabako landetara eramango gaituen mendibidetik jarraituko dugu.

Arrabako mendiak
Arrabakoatetik (landetarako sarrera) Arrabako landetan zehar eskumatera abiatuko gara (mendebalderantz). Harkaitzezko horman dagoen Igelarantz edo Arrabatxu moduan ezagutzen den pasabidera zuzenean igoko gara. Sakonune txiki bat zeharkatu eta Itxinako mendigunean sartuko gara, gorriz margoztutako harrizko mugarri batkin topo egin arte; honek, Orozko eta Zenuriko udalerriak banatzen ditu.


Hemendik, eskumatara dagoen bidexka hartu beharrean, landan zehar metro gutxi batzuk ibili ondoren, artzain txabola baten arrastoak baino lehenago "cairn" bat aurkituko dugu. "Cairn" honek, jarraitu beharreko bidexka adierazten digu. Hemendik aurrera ibilbidean, gorriz eta horiz margoztutako senaleak aurkituko ditugu; beraz, nahiko erraza izango zaigu ibilbidea jarraitzea.
Zuhaitzen artetik atera eta landatik aldapan gora igoko gara; harkaitzezko gune batera iristean, ezkerretara joko dugu beste zelai batetara heldu arte. Hemendik zuzenean Lekandako tontorrera abiatuko gara, bertan mendizaleek erabiltzen duten buzoi bat aurkituko dugu.