Inguruak

 

Itxinaren kokapena

Gorbeia mendikatearen ipar-mendebaldean kokaturik dagoen Itxina, aparteko. Mendialde honek 1100 metroko altuera eta 12 kilometroko zabalera du. Txangoa Pagomakurren hasten dugu (883 m.). Itxinara sartzeko bidea Kargaleku dugu eta hemendik kontu handiz Atxulaur begira joan gaitezke edo Itxingote pasagunera, handik hurbil Altipitatz (1172 m.) edo Altupetatz mendia dagoela.Atxularreko begia

Harrizko bide zabala ostatuaren eta baselizaren aurrean hasten da, eta malda errez batek Arrabako sarrerara (1073 m.) eramaten gaitu (35´). Bidearen erdialdean Zanburutik igotzen zen aintzinako bidea gurutzatzen dugu. Ibilbide hau zaila da. Mendiaren ezaguera handia behar da izan. Elurra edota lanbroa denean oso arriskutsua da. 1984an landatu ziren urkien lerro bikoitza ia-ia ez da hazi, hala ere nahikoa da Aldapera eta Eguiriñaora bidea markatzeko. Guk eskumako bidea hartu behar dugu, Ganguren elkartearen mendiko babeslekurantza doan beherantzako bidean. Bide hau 1904 urtearen inguruan martxan zegoen tuberkulosiak jota zeudenentzako; sendategi batera joateko egin zen eta bere aurriak bidearen ondoan ikusten dira. Belartsu zelai erraz batetik joan eta gutxira, beti urez beterik izaten den inguruaren ertzetik pasatzen gara eta Arteta haitzak bereizten dituen Kargalekura doazen lehenengo maldak igotzen ditugu. Han Atxulaurrera doan Itxinako laberintoa hasten da. Ibilbidea
Kargalekutik Itxinako zatikako ikuspegia dugu, haatik oso ona. Haitzez eta zuloz beteriko ikuspegia da. Mendearen hasierara arte ez zegoen basorik, baina ikazkinak desagertzean berriro ere basoz bete da. Alpitatz edo Altupetatz mendia erraz ezagu daiteke. Kargalekuaren pare-parean dago. Bertara heltzeko, eskumatik doan kargaleku Trokatik bidezidorretik ibili beharra dugu.

Zuri-gorriz markatuta dago eta erraz jarrai daiteke. Gora eta behera ibilita gero eta pagadi batzuk pasatuta gero Atxeko Iturriko lepora iristen gara (ordu 1eta 15´) , aurrez aurre Ederra-Iturriko Puntie (1135 m.) tontorra daukana. Nahiz eta izenak bestelakoa esan ez dago iturririk. Inguruan dagoen iturri bakarra , edateko oso ona ez dena gainera, Lexardi Trokako urmaela da (35 minutura puntu horretatik), Atxulaurreko bidean dena. Mendi-lepo honetatik pago batzuen artean dagoen latazko teilatua duen etxabola zahar bat dakusagu.

Altipitatzen norabidean daude. Tontor honetara, puntu batzuetan galtzen den, haitzen artean beti ere, baina tontorrera (Ordu 1eta 55´) ailegatzen den bidezidor estu bat dugu. Bertan, tontorrean, orain desagertuta dagoen buzoi baten oinarria ikusten da. Bidea gaitza da, adi-adi joan beharra dago, eta toki batzuetan eskuez lagundu beharrean izango gara. Bere oinetara Lekandako eta Orozkoko ikuspegi ederrak dituen Itxingote Trokea zelai zabala dugu. Kargalekura itzultzeko aukera bi ditugu: Lehenengoa haitzetatik Itxingotera bajatzea. Han iturri bat dago eta handik ondo zehaztuta ez dagoen bidezidor batetik Arrabara itzuli. Bigarrena eta azkena, igo garen bidetik jaistea, Kargelekuko pasagunetik pasatu, Arrabako zohikaztegitik, Arrabakoatera heldu eta Pagomakurreraino jaitsiera. Guztira, 4 ordu geldiuneak kontatuz gero.