Inguruak

 

Mapa

(1) Areatzako eliza ondotik ateratzen gara. Frontoi ondotik eta erreka bazterretik, kanpusantu ondoan dagoen Txamarramako (2) bidegurutzeraino jarraituko dugu (10´) (0,5 km).


Eskumalderantz, hilerria inguratzen duen bidea hartzen, aldapa gogor batetik igoko gara. Bide asfaltatu hau galdu barik, Atxabalaga eta Martxondi Goikoa, atzean utziko ditugu. Asfaltoa amaitzen denean Akarate baserrian gaude (3). (50´) (2,6 km).
Baserriko soroa zeharkatzen duen bidetik joango gara. Geroxeago, gure eskumara abiatuko gara bide argüí batetik. Bideak baserri baten sorotik eramatzen gaitu –Perretxikozabala- Gorbeia Parke Naturalaren muga zehazten duen bidegurutze bateraino. (1h 05´) (3,2 km).


Eskumaldera hartuko dugu, basoan sartzen den bidea jarraituz eta Upokosagarraraino ailegatu arte. Upokosagarran normalean itxita dagoen udal aterpea dugu. (1 h 20´) (4,2 km).


Upokosagarran kontu handiz ibiliko gara, azken urte hauetan asko baitira inguruan eginda eta desegindako baso-pista. Ezkerraldean, argüí eta garbi beherantza doan bidea hartuko dugu Upokomakatzako atseden lekuraino joango gara (4). (1h 35´) (5,2 km).


Upokomakatzan. Pistatik behera abiatuko gara bailaran sartzen. Bira handi bat egin eta gero, gorantza eta gure eskumarantz doan harrizko pista batean sartuko gara (1h 50´) (6 km).


Orolditxuko bidea harturik Elorribira (5) ailegatuko gara pista galdu barik. Elorribiko baserrietako heziak gurutzatu behar izango ditugu. Elorribin bi baserri aurkitzen dugu, batak zutik irauntzen du, bestea berriz hondatua dago. Bi baserrien artean igaroko gara. Baserriko soroak zeharkatuz, behealdean bidezidor bat aurkitu arte –ez ahaztu heziak itxita utzi behar direla-. (2 h 30´) (8 km).


Bidezidor honetatik pinudi txiki bat zeharkatuko dugu. Mendi magaletik jeisten eta baso soiltze berri bat atzean utziz, pista batetik abiatuko gara erreka baten bazterretik Upo ibaia topatu arte. Kanadira langa gaindituz eta harrizko zubia zeharkatuz Karabialdean gaude. (2 h 45´) (9,3 km).


Ibaia gure eskumaldean utziz, gorantza egiten duen bidetik joango gara Uparan baserriraino (6) eta Pagomakurretik Areatzaraino doan pista aurkituko dugu. (2 h 50´) (9,5 km).


Pista horretatik jeitsiz, Areatzaraino ailegatuko gara. (3h 10´)(10,7 km).