Inguruak

 
Upo mendia

Tontor bakarti hau, Gorbeiako mendigunetik nahiko banandurik dago eta pinadi hostozabalez estalirik agertzen da.

Halere, Arratiako haraneko eta Aramotzeko mendiguneko (Urkiolako Parke Naturalaren parte dena) bista ederrak ikusten dira hemendik, baita Itxinako mendigune Karstikoarena ere, Gorbeiarantz begiratuz gero. Itzuli osoa, ordu eta erdi batetan amai dezakegu, gutxi gora behera.

Frontoi ondotik, Upoasteako amildegi albotik igarotzen den basabidea hasten da. Hiru kilometro pasa ondoren, Upoko Makatzako muinora iristen da bide hau, atseden lekuraino, hain zuzen ere. Gure bidea Upoko Makatzan jarraituko dugu eta goranzko aldapa xume bat zeharkatuz, gunea inguratzen duen biderantz abiatuko gara.

Lehen bizkarraren mazela igaro eta gero, basogordeleku txiki batetara iristen da bidea. Metro batzuk aurrerago, bidea lauago egiten denean, aldapa handiko bidea hartuko dugu.

Lehenengo tarteunea igaro ondoren, belarrez eta hostoz estalirik agertzen zaigun pasagunearen aldapa errazago bihurtuz joango da Upoko tontorreraino heldu arte.