Inguruak

 
Mapa

Areatzatik ateratzen gara eliza ondotik, pilotalekua gure eskumaldean utziz, erreraren ondotik jarraituz hilerri ondoan dagoen Txamarramako bidegurutzeraino. (10´)(0,6 km).


Gure aurrrean eta hilerria gure atzean utziz, artez igarotzen den bide asfaltatua jarraituko dugu Martxondi Bekoraino. (25´)(1,3 km.).


Martxondi Bekoako baserrira ailegatu baino lehenago, ezkerraldean mendirantz sartzen den bidea hartuko dugu. Hezi bat igaro eta gero, gure ezkerraldean agertzen zaigun estolda batera ailegatzen gara. (27´)(1,4 km.)


Estoldaren ondotik, beherantza abiatuko gara pinuditik. Pinudi honetan bidezidorrak beste bide zabalago batean utziko gaitu, eta eskumarantza joaten Oilagorta baserraino ailegatuko gara. (35´)(1,8 km.).


Pista asfaltatutik jeitsiko gara guruzbideraino. Eskumara abiatuko gara, baserri pare bat gure ezkerraldean utziz. (50´)(2,5 km.)


Bigarren baserrian, ezkerralderantza sartzen den bidexidor batetik abiatuko gara errekaraino jeisten. (55´)(2,7 km.).


Erreka ondoan karabiak topatzen ditugu (karabialde). Upo errekaren zubi zaharra gurutzatuaz, gorantza doan pista zabal batetik eta geroxeago pinudi bat zeharkatuz. Elorribiko Baserrietako soroetara ailegatuko gara. (1h 20´)(4 km.).


Ezkerraldera doan bide batetik, eta altura galdu barik, Birgun mendiaren lepora abiatuko gara. (1h 40´)(5 km).


Ezkerrerantza, harrizko pista zabal batetik birgun magaletik Larraskituraino joango gara. Geroxeago zementuzko pistatik, Launtzain auzoa atzean utziz, Areatzaraino ailegatuko gara. (2h 30´)(8 km.).