Inguruak

 
Gorbeia elurrez estalita

Areatzako eleizaren aurrean dagoen bidetik, kotxez 12 km inguru ondoren, Larreder atsedenlekura hurbilduko gaituen bide asfaltatu bat ateratzen da. Atsedenleku honetan, 800 metroko altueran egongo gara eta hemendik oinez jarraituko dugu.

 

25´Pagomakurre.

Bidea bukatu eta bertan ostatuta dago. Metro batzuk aurrerago dagoen harrizko pista bakarra hartuko dugu, hegoalderako norabidean eta aldapa ez oso gogorrekin, Arrabako landetara heldu arte.

 

1h. 15´Arrabako landak.

1.080 metrotara izango gara. Ezkerretara eta urkiz mugatutako bidea jarraituko dugu. "Elorria aterpea" eskumatara utzi eta aldapan gora joko dugu gurdi-bide bat aurkitu arte. Hegoalderako norabidean jarraituko dugu Gatzarrieta mendiko haitzen hegaletatik ibiliz. Behin gurdi-bide hau zeharkatuz, aurrez aur Egiriñau errepartuko dugu eta bertara abiatuko gara gure eskumatara Zaztegi Utziaz, non hainbat artzain txabola baitaude.Arrabako landak

 

1h. 30' Egiriñauko Aterpea.

Oraingoan, hegoalderako norabidean aldapa gogorra igoaz, Aldamin eta Gorbeiako mendi hegalean artean sortzen den bidexka batetik joko dugu.

 

2h. 20' Gorbeiako tontorra.

Behin gora helduaz, Aldamingo mendia ezkerretara utzi eta Gorbeiako tontorrera eramango gaituen azken aldapa gogorra igoko dugu. Bertan, gurutzea eta honen ondoan inguruko hainbat mendi identifikatzera lagunduko gaituen orientazio mahaia daude.


Gorbeiako tontorra