Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak landa lursail edo partzelen datu aldaketa edo titularra aldatzea eskatuko du.
Eskaera jaso denean, eta zuzendua izan denean behar izanez gero, espedientearen instrukzioari ekingo zaio udal txosten teknikoa igorriz, ebazpen proposamen gisa. Txosten honen arabera ebazpen bat igorriko da eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ordainagiria
- Datuen aldaketaren egiaztatze dokumentuak
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.areatza.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Gudarien Enparantza, 7, 48143 Areatzan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Areatza Udaleko telefono honetara: 94 673 90 10
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.