Agenda

 

Data: Maitzak 17, ostirala
Ordutegia: 20:30-23:30
Geralekua: Letona Korta Baserria (Toki-Alai zentrotik 100 metrora)
Kopuru mugatua
Gutxieneko adina: 8 urte

María Álvarez Rodríguez-ek “El orden del cielo” hitzaldia emango du, eta bertan zeruaz mintzatuko da eta zerua  ezagutzeko gutxieneko ezagutzak emango dizkigu.
Hitzaldia eta gero ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dugu material astronomikoa erabiliz. Honela urteko garai honetan zeruak duen egoera behatuko dugu: konstelazioak, planeta desberdinak eta zeru sakoneko beste elementu nabarmenak, baita, ilargiaren kraterrak ere.

Zerbait jateko eta hotzarako arropa asko ekartzea komeni da.

TOKI-ALAI INTERPRETAZIO ZENTROA
94 681 41 55