Agenda

 
Gudarien Plaza
Ekainaren 13tik uztailaren 31ra (2013) 

Areatzako Udalak, Euskal Museoagaz eta Areatzako Persona Nagusien Alkarteagaz kolaborazinoan, Eulalia Abaitua (Bilbo, 1843-1943) argazkilari aitzindari eta autodidaktaren argazki-erakusketea antolatu dau; izan be, Abaituak naturaltasunez erretratau ebazan sasoi haretako Arratiako jentea eta ohiturak.

Abaituak Ingalaterran deskubridu eban argazkigintza. Gehien gustetan jakon materiala beirazko xafla esteroskopikoak izan ziran, positiboak eta negatiboak, 4,5 x 10,7 cm formatuagaz eta gelatinobromuro-emulsinoagaz. Bere familiaren gaineko irudiez gain, bere gai nagusia persona xume, apal eta ia beti anonimoak ziran, beti be sinpletasun eta fintasun handiz erretratetan ebazanak. “Erakusketa honegaz batera, bi berbaldi emon gura doguz: bata, argazkigintzarako sarrera lez, eta bestea, barriz, Eulalia Abaituaren obran oinarritutakoa. Horren ostean, argazkigintza-tailer teoriko eta praktikoa antolatzea gustauko litxakigu, adierazpen-modalidade honen zaleak topau ahal izateko”, azaldu dau Areatzako alkateak, Josu Basozabalek.

Erakusketea hilaren 12an inaugurauko da, eta bagilaren 13tik garagarrilaren 31ra bitartean bisitau ahal izango da ludotekako lokaletan, Areatzako Gudarien Plazan, kaleko mailan.