Agenda

 

Areatzako Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitateagaz batera, jolas eta joko ez sexisten gaineko tailerra antolatu dau.

Tailerra Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun teknikariak emongo dau eta ordubetekoa izango da, guraso, irakasle eta interesatuta dagozan guztientzat.

Eguna: abenduaren 18a, martitzena.
Ordua: 17:00etan
Tokia: Areatzako Liburutegian.
Ludoteka zerbitzua egongo da seme-alabentzat.

Izen-emoteko orria (Pdf 92Kb)