Jaiak

San Bartolome jaiak

Areatzako San Bartolomeren omenez egiten diren zaindarien jaiak Abuztuaren 24an ospatzen dira. Hala eta guztiz ere jaiak besperan hasten dira, abuztuaren 23an, eta hurrengo igandera arte gutxienez luzatzen dira. Urtearen arabera astebete ala bi aste luzatuko dira.

Jai hauek ezegunak dira Arratia osoan jendearen partehartzeagatik handiagatik eta jaigiro aparta eta polita dute.

Zeozer aipatzekotan jaien amaierako larunbateko ekitaldiak aipatuko genituzke: burdi apainduen desfilea eta su artifizialen erakusketa.

Euskal Jaia

Areatzako Euskal Jaiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu web orri honetan: www.areatzaeuskaljaia.com

Karpo eta Santa Gurutze jaiak

Karpo Areatzako auzo bat da, herriko kanpoaldean, Zeanurirekin duen mugan kokatzen dena. Festa hau maiatzako lehen asteburuan ospatzen da. Antzina, jai honetan aker borrokak antolatzen ziren, gaur egun tradizio hori desagertu den arren.

Egun hauekin bat eginik, Santa Gurutzeko jaiak ospatzen dira. Ama Birjina honen omenez dagoen ermita Ellakuria auzo azpian dago. Xelebrea da ermita hau Zeanuriko udalean kokatzea, baina aldi berean Areatzako elizapean egotea.

San Ignazio jaiak

Ohitura da uztailaren 31an Gorbeia mendira igotzea festa hau ospatzeko. Tontorrera igo baino lehen edo igo ondoren, Pagomakurren meza entzun dezakegu, edo Egiriñaon kokaturiko beste ermita baten ere.

Gazteek bizpahiru egun ematen dituzte bertan kanpaldian, uztailak 31 arte. Pagomakurren kanpa daitekeen egun bakarra dugu hau.

Zuhaitz eguna

Areatzako Udalak 25 urtetan zehar ospatu du egun hau. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako bertako zuhaitzak mendian landatzea ohitura da. Egun hartan haurrak dira nagusi. Zuhaitzak landatu ondoren, udaletxeak hor egondako guztiak "txitxiburrintxi" txiki batera gonbidatzen ditu.

  • Gorbeia central park
  • Arratia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Garraioak
  • Euskalmet