Areatza herri ikastetxea

Ikastetxearen sorrera

Eskola 1981/1982 ikasturtean herriko Haur Hezkuntzako ikastoleak eta Eskola Publikoak bat egin eben. Ondorioz, "A" ereduaz gain "B" eta "D" ereduak sortu ziran eta 1991/1992 kurtsora arte hiru ereduko eskola izan zan.
1992/1993 ikasturtetik aurrera "D" ereduko izango da.

Eskola txikia

Eskola publiko honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak burutzen dira; hau da, 2 urtetik 12 urte bitartekoak.
Gure eskolak, eskola txiki izateko, honeek ezaugarriak betetzen dauz:

  • Nekazal girokoa eta euskalduna
  • Irakasle Klaustro txikia
  • Ikasle kopuru txikia eta ondorioz adin desberdineko ikasleak gela berean.

Ekipamendua

2002 urtetik aurrera umeentzako jantokia zabaldu genuen. Hori dela eta, eskolan dabiltzaten umeen %80ak bertan jaten du.

Jantokia

Kontaktua

CEP AREATZA LHI

Askatasun kalea, 6
48143 AREATZA (BIZKAIA)
Tel: 94 673 90 93
E-posta: 014454aa@hezkuntza.net

Ordutegia

Goizez: 09:30etatik-13:00etara.
Arratsaldez: 14:30etatik-16:30etara.
Eguaztenetan: 09:30etatik-13:00etara.
Eguazten arratsaldeak irakasleek formaziorako erabiltzen dabez.

Areatzako haurreskola

Arratiako musika eskola