Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Printzipioak eta helburuak

Gure eskolea, giza eskubideetan eta herri eskubideetan oinarrituriko prestakuntzari ekingo deutsana da.

Eskola honek lan egingo dau alkartasuna, askatasun kontzientzia, tolerantzia, justizia, bakea eta jarduera demokratikoak askatasunez bultzatuz.


Eskola


Metodologia

Gure eskolak daroaz Arrankudiagako HI eta Zeberioko Zubialde HI Eskola Txikiekaz lan bateratu bat egiten Foke eraikitzaileran ildotik.

Hiru eskolon ezaugarriak antzerakoak dira: inguru sozio-ekonomiko antzekoa; nekazal girokoa eta euskalduna; klaustro txikiak; ikasle kopuru txikia eta ondorioz adin desberdinetako ikasgelak gela berean.

Hau guztia kontuan hartuz, hiru eskolak alkarrekin behar eginez egoerei erantzun hobeagoa eta egokiagoa emoten jakela ikusten dogu. Danon arteko hausnarketak, eztabaidak eta trukaketak aberatsagoak izaten dira.