BERBALAGUN ekimena Areatzan

Areatzako Udalaren eta AEKren arteko lankidetzari esker, Areatzan ere Berbalagun proiektua jarriko dugu martxan. Berbalagun proiektua euskara praktikatzeko ekimena da, eta euskaldun zaharrak, euskara ikasleak eta nola edo hala moldatzen direnak elkartu eta euskaraz hitz egiteko espazioak sortzean datza. Euskara praktikatzeko hitzordu horietan mendi irteerak, pintxo poteak zein mahai baten bueltan lasai eserita egotea proposatuko da. Ordubeteko saioak izango dira, eta erreferentziazko bidelagun bat izango da bertan, zalantzak argitzeko.

Herritarrentzako doakoa izango da, eta ordutegia ere parte hartzaileen artean adostuko da.

Norentzat da BERBALAGUN proiektua?

Euskara ikasleentzat, praktikatu nahi dutenentzat zein euskaldun zaharrentzat, euskara praktikatzeko zein beste batzuei praktikatzen laguntzeko, denontzat dago lekua Berbalagun egitasmoan.

Euskaraz bizi bazara baina euskararen aldeko boluntarioa izan nahi baduzu ere hemen duzu aukera.
 
Animatu eta hartu parte!
 
Informazioa eta izen ematea:
Arratiako Kubulu AEK euskaltegia: 94-631-56-57
Areatzako Udala: 946-73-90-10