AREATZAKO BARDINTASUN FOROA

Areatzako Bardintasun Foroa

2005eko azaroan Areatzako Osoko Bilkurak “Areatzako emakume eta gizonen arteko aukera bardintasun Plana” aho batez onartu zuen. Horren harira, azken urte honetan hainbat jarduera eta ekintza burutu ditugu plan honetan oinarrituta.

Baina antolatutako ekintzak alde batera utziz, lortu nahi den helburu garrantzitsuena gure udalerriko esparru guztietan emakumeen parte hartzea bultzatzea da (gizarte mailan, kulturan, politikan, aisialdian…) eta era berean, genero-ikuspuntua udal politikan barrusartzea, hau da, udal jardueran emakumeak eta hauen beharrak kontutan hartzea.

Helburu hauek sustatzen jarraitu ahal izateko, onartutako Bardintasun Planean BARDINTASUN FOROAren sorrera jaso da, udalerriko esparru guztietako emakumeek osotua eta benetako bardintasuna lortzeko ekimenak proposatu eta bultzatuko dituena, emakumeen ekarpenak sentsu honetan ezinbestekoak direlako.

Bardintasun Foroa, udalerriko eremu guztietako ordezkariak diren emakumeek osatzen dute:

  • Bardintasun arloko zinegotzia
  • ANV ko ordezkari bat
  • Eskolako Guraso Elkartea
  • Enpresari eta komertzio sektorea
  • 3. adineko Elkartea
  • Etorkinen ordezkaria
  • Miruek Elkartea
  • Ludoteka eta Gazte-leku-ko dinamizatzaileak
  • Maiorets Taldea
  • Txirpis Aerobic Taldea
  • Yoga taldea
  • Areatzako Txistulariak
  • Gonbidatutako parte-hartzaileak

Areatzako emakumeen historia eta bizi esperientziei buruzko dokumentala

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna

Bardintasuna

Argazki galeriak

  • Emakunde
  • Berdinsarea
  • Emakumearen erakundea
  • ONU Emakumeak
  • Bizkaiko Foru Aldundia Berdintasuna