Albisteak

 

Ekainaren 27tik uztailaren 8ra umeentzako udalekuak antolatu dira Areatzan. 5 eta 12 urte arteko umeentzako udalekuak izango dira (2004 eta 2011 bitartean jaiotako umeentzat, biak barne). Goizeko 09:00etatik 14:00etara artekoak izango dira, eta irteerak, ariketa fisikoak, lankidetza, elkarbizitza jarduerak egingo dira, eta partaidetza espiritua garatuko da. Zerbitzua arlo horretan aditua den erakunde batek garatuko du, Suspergintza Elkarteak, gizarte heziketan hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea duena. Aurten bi aukera egongo dira haurrak apuntatzeko: lehenengo astea bakarrik edo hamabostaldia. Udalak lokalak eta azpiegiturak eskainiko ditu, eta aste bakarrean izena emateko prezioa 65 eurokoa izango da; hamabost egunekoa, berriz, 130 euro.

Izena emateko epea ekainaren 8an bukatuko da, eta udalean eman behar da izena. Udalekuak egin baino lehen Suspergintzak bilera bat antolatuko du, gurasoei udalekuen berri emateko.
 Animatu!