Albisteak

 

Areatzako Jai Batzordeak aurtengo jaietarako programazioa argitaratu du, eta honako fitxategi hauetan aurkituko duzue. Aurten ere denetarik izango dugu, musika, txapelketa gastronomikoak, umeentzako jarduerak, kirola, bertso saioa, antzezlanak... Datozen egunetan etxeetan banatuko da eta herriko taberna eta saltokietan ere eskuragarri egongo da.

Nabarmendu beharrekoen artean daude, besteak beste, WAS talde entzutetsuaren kontzertua, Areatzako Musika Bandak bost abesbatzekin batera emango duen kontzertua, Arratiako musika taldeen emanaldiak ostegun gauean, eta Gabacho Maroc Marokoko taldearen kontzertua, musikari dagokionez; horrez gain, ohiko txupinazoa, Areatzako Danborrada, su artifizialak eta kirol hitzorduak ere izango ditugu. Zenbait bertsolari bikain eta bi antzezlan ere izango ditugu gurean.

Bota begiratu bat eta animatu!


Kartela ikusi (JPG 316KB)

Aldizkaria ikusi (PDF 6,55MB)

Triptikoa ikusi (PDF 1,42MB)