Albisteak

 
 Dagoeneko aurkeztu da. Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako 2017-18 ikasturteko programa. Aurten ere mota askotako ikastaroak daude, eta eskualdeko herri desberdinetan eskainiko dira. Bestalde, aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, aurten aldaketa batzuk egongo dira. Batetik, izen ematea Arratiako Udalen Mankomunitate eta udaletxeetan egin ahal izateaz gain, Arratiako Udalen Mankomunitateko web orriaren bitartez ere egin ahalko da hurrengo esteketan:
•         http://www.arratia.net/eu-ES/Zerbitzuak/Berdintasuna/Orrialdeak/AndrenJabekuntzaEskola.aspx (webgunea euskaraz)
•         http://www.arratia.net/es-ES/Servicios/Igualdad/Paginas/EscuelaDeEmpoderamientoParaMujeres.aspx (webgunea gazteleraz) 
 
Bestalde, ikastaroek izen emate epea daukate. Ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte eman ahalko da izena. Data guztiak esku-orrian zehaztuta daude. Azkenik, lan ildo bat gehitu da: komunikazioa. Amaitzeko, gogoratu, aurreko ikasturtean bezala, aurten ere ikastaroetarako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dela.
Zalantzak argitzeko jarri harremanetan Berdintasun Zerbitzuarekin: berdintasuna2.arratia@bizkaia.org edo 94 631 17 17.

Argibide gehiago (PDF 916KB)