Albisteak

 

Areatzako Udalaren ekimenez, eta familia eta lanaldiak adiskidetzeko asmoz, UDALEKUAK  eskainiko ditugu, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, bi astetan zehar uztailaren 1etik 12era.

Aste horietan, UDALEKUAK herriko leku ezberdinetan burutuko dira, 9:00tatik 14:00etara. Zerbitzua arlo horretan aditua den erakunde batek garatuko du, Suspergintza Elkarteak, gizarte-heziketan hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea duena.

Urte honetan bi aukera egongo dira umeari apuntatzeko. Lehenengo astea bakarrik edo hamabostaldia.  Udalak lokalak eta azpiegiturak eskainiko ditu, eta gastu guztiaren atal handia ordaintzen du lehenengo astean zerbitzuaren prezioa ahalik eta merkeena izan dadin. Hori dela finkatutako prezioa haur bakoitzeko: 41 eurokoa lehenengo astea
  62 eurokoa bigarren astea

Haurrei zuzendutako eskaintzan, ariketa fisikoak, trebakuntza-, lankidetza-,elkarbizitza-jarduerak, partaidetza-espiritua garatzea eta bestelako hezkuntza-jarduerak izango dira, baita inguruan egingo diren irteerak.
 
Izen emateko egunak ekainaren10etik 21era, 10:00-15:00h, udaletxean. Inskripzio-orria eta txangorako baimena  bete behar duzue eta udaletxera ekarri diruarekin batera.

Suspergintzak, jarduera abiatu aurretik, esperientziaren nondik norakoak  eta programazioa azaltzeko gurasoentzako bilera antolatuko du  EKAINAK, 27 EGUENA 19:00h LIBURUTEGIAN

Informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxean eska dezakezue.
Ondo izan




Izena emateko orria

Txangorako baimena