Albisteak

 

ITZULERA BILERAKO DEIALDIA:
“Gorbeia” (KBE) Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko neurrien dokumentua prestatzeari buruzko emaitzak erakusteko bilera.
Egun on
Duela hilabete batzuk, “Gorbeia” Natura 2000 Sareko naturgune babestua Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatzeko prozesuaren baitan parte-hartze tailerrak burutu ziren. Saio hauen helburua ordu arte landutako informazioa aurkeztu eta karpenak jasotzea izan zen.
Aipatutako tailerretan jasotako iradokizun eta proposamenak aztertu ondoren, beste behin zuekin harremanetan jartzen gara, parte-hartze prozesu sozialari amaiera emango dion itzulera bilerara gonbidatuz.
Bileran honetan jasotako ekarpenak nola baloratu diren eta hauek lantzen ari diren txosten teknikoetan aintzat hartu diren ala ez azalduko da, erabakiak justifikatuz.
Bertan, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariak izango dira.
Gorbeiako espazioak hartzen dituen eremu geografiko desberdinetan (Bizkaia eta Araba) bizi direnei irisgarritasuna bermatzeko, 2 saio antolatuko dira:
Calendario de talleres
Día Hora Lugar
Otsailak 10 18:00 Murgiako Udaletxean
Otsailak 11 16:00 Areatzako Udaletxean
 
Gutxi gorabehera 2 orduko iraupena izango du.
Biziki eskertuko genizuke prozesu honen eragina duen edo harekiko interesa izan dezakeen orori deialdi hau helaraziko bazenio.
Edozein argibiderako, hemen dituzu partaidetzaz arduratutako aholkularitzaren kontaktu datuak:

Onintza Andrés
onintza@haizeaikerketa.com
943 39 22 29 / 675 715 304

Besterik gabe, eta bileran elkar ikusiko dugulakoan,
Jaso ezazu agur bero bat,
 
Pedro Areta, EKOLUR Asesoría Ambiental SLL
Maider Etxaide, HAIZEA IKERKETA, S.L.