Albisteak

 
Apirilaren 16an, larunbata, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren aurkezpena egingo da Igorreko Kultur Etxean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Arratiako erakundeek eta emakume taldeek antolatuta. Beste jabekuntza eskola batzuetako esperientziak ezagutzera emango dituzte bertan, eta antolatzaileek herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete.