Albisteak

 

Areatzako Udalak, Whatsapp aplikazioaren bidez, herritarrak Areatzako agendari buruz informatzeko komunikazio sistema bat jarri du martxan. Horretarako, herritarrek 656778094 telefono zenbakia beraien telefonoan gorde besterik ez dute egin beharko.

Agenda jasotzea
Areatzako kultur eta kirol agendako hitzorduen berri jaso ahalko da, herrian antolatzen diren mendi irteerak noiz diren, futbito partidak, kontzertuak, etab. Horretarako, herritarrek aipatutako telefono zenbakia (656778094) beraien telefonoetan gorde beharko dute, eta ondoren zenbaki horretara Whatsapp mezu bat bidali beharko dute, Agenda hitza eta beraien izen-abizenak aipatuz. Hala, Areatzako Udalak aste bakoitzaren hasieran aste horretako programazioaren laburpena bidaliko du, eta Areatzako Udalaren webgunean informazio osatuagoa argitaratuko da.
Ahalik eta informazio osatuena bidaltzeko, udalak berak antolatutako ekintzez gain beste eragile batzuek antolatutakoaren berri ere emango du, elkarteek, Gaztetxeak edota tabernak antolatutako ekintzen berri, alegia. Mezuak euskaraz eta gaztelaniaz bidaliko dira.
Udalak antolatzaileek azaldutako informazioa bidaliko du. Beraz, udalak ekintzaren informazioa bidaltzen duen unetik zerbait aldatzen bada, eta iragarritako ekintzan eragin baldin badauka, orduan ez da Udalaren erantzukizuna izango.
Oraingoz Areatza herri mailako informazioarekin funtzionatuko du sistemak; hala ere, aurrerantzean Arratia eskualdeko beste kultur eta ekintza batzuen informazioa zabaltzeko aukera izatea espero du Areatzako Udalak.
Prozedura
Informazioa Whatsapp sistemak eskaintzen duen Hedapena (Difusión gaztelaniaz) aukeraren bitartez bidaliko da; hau da, udalak ez du Whatsapp talde bat sortuko. Mezu berbera lehenagotik sortutako telefono zerrenda bateko zenbaki guztiei bidaliko die, baina zerrenda horretako kideek ez dute beste kideen berri izango.

Kartela ikusi (JPG 1,49MB)