Albisteak

 
Lanbidek kanpaina berri bat jarri du martxan, eta horren bitartez, puntu mugikor bat Areatzara helduko da datozen asteetan. Lanbideren autobusa da, eta bertan Lanbidek ematen dituen ohiko zerbitzuak aurkitu ahalko dira. Data eta ordutegi hauetan etorriko da Lanbideren autobusa: azaroak 23, asteazkena, 09:00-11:00 artean; abenduak 7, asteazkenean, 09:00-11:00 artean; eta abenduak 21, asteazkena,09:00-11:00 artean. Autobusa herriko plazan egongo da.