Albisteak

 
Areatzako Udalak diru kopuru bat utzi zuen 2016. aurrekontuan Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bati laguntzeko, hain zuzen ere 3.000 euro. Izan ere, hainbat gizarte gairekin elkartasunez jokatzea garrantzitsua da Udalaren ustez.
Hala, ekarpena zein GKEri egitea erabakitze aldera, herriko hiru elkartek proposamen bana egin zuten, eta hiru proposamen horiekin bozketa atal bat argitaratu zen Udalaren webgunean. Bozkatu zitezkeen hiru proposamenak honako hauek izan ziren: La Cuadri del Hospi (minbizia izan duten edo daukaten haurren zenbait gurasok Gurutzetako Ospitalean sortutako elkartea), Mundubat (eskubide sozialak eta emakumeen eskubideak lantzen dituen elkartea, besteak beste)  eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea (errefuxiatuekin hainbat ekimen garatu dituen elkartea; horrez gain, Galdakaon ere lan egiten du, hozkailu solidarioaren ekimenaren bitartez).
Hiru proposamen horien bozketan La Cuadri del Hospi izan da bozkatuena, eta horrenbestez, Udalaren ekarpena GKE horretara bideratuko da. La Cuadri del Hospiko kideak oso pozik agertu dira, eta eskerrak eman nahi izan dizkie bai Udalari, bai herritarrei.