Albisteak

 
Areatzako kontsultategi berria, Askatasun kaleko 34. zenbakian dagoena, otsailaren 15ean, astelehena, jarriko da martxan herritarrentzat. Hala, herritarrek osasun instalazio berri eta egokitu hauek erabili ahal izango dituzte.
Kontsultategiaren kanpoaldean hiru aparkaleku plaza prestatu dira erabiltzaileek ibilgailuak bertan aparkatzeko Kontsultategia martxan dagoen orduetan, eta plaza horietako bat ezgaitasuna daukaten pertsonentzat prestatuta dago. Hala, aparkamendu horien erabilera errotaziokoa izango da. Aparkatzeko errotazio sistema, horrenbestez, goizeko 08:00etatik 12:00etara artekoa izango da, astegunetan bakarrik eta Kontsultategira doazenek bakarrik erabili ahal izango dituzte. Horrez gain, beste bi aparkamendu leku prestatu dira esklusiboki Kontsultategiko langileek erabiltzeko.
Horren aurretik, hala ere, Kontsultategiaren inaugurazio ekitaldi ofiziala otsailaren 4an egingo da, osteguna, 12:00etan.