Albisteak

 

2015eko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna aldarrikatuko dugu.

AREATZAKO Udalean berretsi gura du orientazio sexuala eta genero identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa.

Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituela LGTBQ taldeak, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren eta genero identitatearen ondorioz sortutako indarkeria, munduko hainbat herrialdetan eragiten diena lesbiana, gay, transexual, bisexual, eta transgeneroei.

Ondorioz, gay, lesbiana, transexual, bisexual eta transgeneroek askotan intimitatean eta sekretupean baino ez dituzte egiten adierazpen afektibo-sexualak eta identitatearekin lotutakoak, errepresioaren beldur.

Aipatutako guztia kontuan izanda, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko, AREATZAKO UDALAK honako konpromisoak hartu ditu:

1. Herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero identitatea edozein izanda ere.

2. Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea eta espazio publikoan ematen diren adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak kondenatzea.

3. Espazio publikoan egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero identitateak bisibilizatzea errespetatzea.

4. Aukera sexual eta genero identitate bakoitzaren irudi duina sustatzea arlo guztietan.

5. Gizarte anitzago, ireki eta integratzaileagoaren alde lan egiteko esperientziak eta jarrerak sustatzea, orientazio sexuala eta genero identitatea oztopo ez izateko.

6. Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik gabe, konparaziorik gabe, inposiziorik gabe, eta sexualitate askearen aurkako jokabide guztien kontra egitea.