Albisteak

 
Aurten ere Areatzako Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan, 2017. urteko aurrekontuetara begira; horrela, herritarrek hurrengo urterako beharrezkotzat ikusten dutena azaldu ahalko dute.  
Horrela, herritarrek hainbat bide izango dituzte nahi duten proposamena udalari igortzeko. Hain zuzen ere,  parte hartzeko hiru bide izango dira; batetik, taberna eta saltokietan buzoi edo gutunontziak jarriko dira, herritarrek nahi duten iradokizuna horretarako prestatutako paper batean idatzi eta gutunontzian jartzeko. Aipatutako gutunontzi edo kutxak abenduaren 4ra arte egongo dira taberna eta saltokietan. Bestetik, aurrez aurreko hainbat bilera egingo dira, herritarrekin elkartzeko. Bilera bakoitzean gai jakin batzuk landuko dira; hala, azaroaren 17an, osteguna, azpiegiturak, toki garapena eta hirigintza gaiak landuko dira. Azaroaren 23an, asteazkena, kultura, kirola eta aisialdiari buruzkoa izango da saioa, eta abenduaren 1ean, berriz, batzar orokor bat egingo da. Jasotako proposamen guztiekin aurrekontuaren zirriborroa aurkeztuko da abenduaren 13an. Bilerak iluntzeko 19:00etan izango dira, udaletxean.
Azkenik, e-mail helbide bat ere jarri da herritarren eskura, nahi duenak e-mailez azal dezan nahi duena. E-mail helbidea hauxe da: areatzapartehartzea@gmail.com da. Gogoratu behar da, halaber, alkatearekin eta zinegotziarekin biltzeko hitzordua ere hartu ahal dela, udaletxera deituz eta bakoitzak bere telefono zenbakia utziz.

Argibide gehiago (PDF 2MB)