Albisteak

 

Areatzako Udalaren Alkateak, maiatzaren 20ko 58/16 Dekretuaren bidez, zerbitzu anitzeko enplegatuen lan-poltsa sortzeko deialdia irekitzea eta oinarriak onartzea ebatzi du, Areatzako Udalean sor litezken aldi baterako beharrizanak betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean bukatuko da, 2016ko ekainaren 15a.

Prozesua arautzen duten oinarriak udaleko web-gunean iragarriko dira: www.areatza.net.

Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete, hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-prozesuaren aurretik edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarri eta biharamunetik hasita

Areatzan, 2016ko maiatzaren 20an.—Alkatea, Asier García Artetxe

 Oinarriak (PDF 1,4MB)

Inprimakia ikusi (PDF 56KB)