Albisteak

 

Aurreko urteetan bezala, 2017. urteko aurrekontuan ere Areatzako Udalak diru partida bat izan du garapenerako lankidetza proiektuetara bideratzeko. Herritarrek bozkatzeko epea bukatu ondoren, aukeratutako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) Alboan izan da, Guatemalan kokatutako proiektu batekin; proiektu horri esker, genero indarkeriaren biktima izan diren Q’eqchi’ emakume indigenen jabekuntzan lagunduko da.

Aurten hiru proiektu aurkeztu dira, geografikoki Palestina, Guatemala eta Nikaraguan kokatutakoak, Bakerako Lankidetza Batzarra, Alboan y AMS Mundo Solidarioa GGKEk aurkeztutakoak, hurrenez hurren. Hiru proiektuetan udalak lantzen duen ardatzetako bat jorratu da: genero ikuspegia. Hiru proposamenak webgunean aurkeztu dira eta bertan ikusgai izan dira herritarrek bozkatzeko epeak iraun duen artean. Hogei boto ingururekin, Alboan izan da erakunderik bozkatuena, eta aipatutako 3.000 euroko ekarpena eskuratuko du.