Albisteak

 
  • Areatzako Udalak berdintasunari dagokionez, orain arte egindako lanaren diagnostikoa aurrera eramango du Errotik Kooperatiba Feministaren aholkularitza teknikoarekin.
  • Berdintasunerako III. Plana sortu eta abian jartzeko erabiliko da diagnostikoa.

Areatzako Udalak berdintasunaren alde egin den lanaren diagnostikoa egingo du, hurrengo berdintasun plana prestatzeko helburuarekin.
Diagnostikoak udalerrian emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunak duen egoeraren analisi   xehe   eta   sakona   egitea   ahalbidetzen   du. Udalerrian   berdintasunaren   arloan   orain   arte   egindako   lana   eta   Areatzako Berdintasunerako II. Planeko ekintzen eragina ebaluatzea izango da diagnostikoaren helburu nagusia.
Horrez gain, III. Plana gidatze aldera, berdintasunaren arloko aurreko esku-hartzeetan hobetzeko arloak eta indarguneak identifikatuko dira eta Udal eremutik eta egungo testuinguruan berdintasunerako agenda politiko bat egiteko gakoei eta lehentasunei buruz hausnartuko da.
Aurretik landutako dokumentuak eta planak aztertzeaz gain, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak jasoko dira diagnostikoan, aurreko legegintzaldietako berdintasun zinegotziekin elkarrizketak egingo dira eta herritarrek parte hartzeko espazioa bat sortuko da, besteak beste.

Espazio horretan (talde orokorra) herritarrek, bai norberaren izenean, bai ordezkatzen dituzten elkarteen bidez, diagnosia osatzen lagunduko dute, haien ikuspuntu, jakintza eta bizipenekin.  Izan ere Areatzako Berdintasun Diagnosia prozesu partehartzaile bat izango da.
Talde orokorra hemendik urtarrilera arte lau aldiz bilduko da. Lehenengo bilera datorren irailaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 25era arte.
Proiektuaren eragileak Areatzako Udaleko berdintasun zinegotzia, Arratiako Mankomunitateko berdintasunerako teknikaria eta Errotik Kooperatiba Feminista izango dira.
Dagoeneko, Errotik-eko komunikazio-taldeak prozesua identifikatzeko logotipoa sortu du:

Diagnostikoa egiteko diru-laguntza eskaera egin zuen Udalak Emakunden, eta eskaera onartuta dago. Hala, Emakundek proiektuaren %75 ordainduko du, eta Udalak, berriz, gainerakoa, %25, hartuko du bere gain.

Prozesuaren amaieran, talde eragileak aurkezpen saio bat antolatuko du udalerriko herritar guztientzat non lanaren ondorio nagusiak aurkeztuko diren.