Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, aurten ez du autobus bidezko Gorbeibusa zerbitzua martxan jarriko San Inazio Egunean (uztailaren 31n) Gorbeiara igotzeko, jende pilaketak saiheste aldera.

Nolanahi ere, gaineratu dutenez, sarbideetan eta aparkalekuetan kontrol dispositiboak egongo dira, konfinamendua amaitu ondoren asteburu guztietan egin den bezala.