Albisteak

 
Areatzako Udalak diru laguntzak banatu ditu alarma egoeraren ondorioz haien jarduna kaltetua izan duten autonomo eta enpresa txiki eta ertainen artean. Hain zuzen ere, maiatzaren 11ko osoko bilkuran onartutako deialdi honi esker, aktibitate ekonomikoa bertan behera utzi behar izan dutenek edo jarduera %40ra arte jaitsi behar izan dutenek diru sarrerak osatzeko aukera izan dute. Guztira 23 eskabide aurkeztu dira udaletxean, eta guztiak onartu dira, irizpide zabala aplikatu baita. Hala, 25.000 euro pasatxo banatu dira.