Albisteak

 

Herriko igerilekuek herritarrentzat duten garrantziaren jakitun izanik, Areatzako Udalak igerilekuak irekitzeko erabakia hartu du. Hala ere, hainbat baldintza eta ezaugarri berri ezarri dira COVID-19ak eragindako egoera berrira ahal bezain ongi moldatzeko.

Hartutako neurriei dagokienez, ez da eguneko sarrerarik salduko eta soilik abonoekin sartu ahalko da igerilekura. Horrez gain, bonoa egiteaz gain, bezperan zita hartu beharko da igerilekura sartu ahal izateko, eta goizeko edo arratsaldeko txanda aukeratu beharko da. Behin igerilekura sartuta, bizikidetza unitate bakoitzak bere espazioa izango du berdegunean, eta une oro segurtasuneko distantzia zaindu beharko da.

Higiene neurriak eta garbiketak areagotu egingo dira eta aurtengo sasoia laburragoa izango denez, prezioak merkatu egingo dira. Aldagelak eta armairuak itxita egongo dira eta ezingo dira komunak aldagela modura erabili.

Arau eta baldintza berriak atxikitako dokumentuan ikus daitezke.

Arau eta baldintzak (PDF 325KB)