Albisteak

 

Areatzako Udalak atzo (ekainaren 10a) onartu zituen COVID-19-ak eragindako egoeran Areatzako autonomo eta enpresa txikiek inbertsioak egiteko laguntzen deialdia.

Deialdi honekin, alarma egoeraren ondoriozko inbertsioak (manparak, gel hidroalkoholikoak, termometroak.. ) edo publizitate euskarriak bultzatzen laguntzeko laguntzak emango dira. Inbertsioen kasuan, egindako inbertsioen %45 ordainduko da, gehienez 1.500 euro. Publizitate euskarrien kasua, berriz, gastuaren %35era arte lagunduko da diruz, gehienez ere 1.000 euro. Guztira deialdian 20.000 euro bideratu dira.

Hona hemen oinarriak, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskatu ahalko dira, kasu honetan irailaren 30era arte.

Deialdia (PDF 189KB)