Albisteak

 

Areatzako Udalak atzo (ekainaren 10a) egindako Osoko Bilkuran familia eta herritarrei zuzendutako diru laguntza deialdia onartu zuen, hain zuzen ere COVID-19aren ondorioz langabezian edo ABEE Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko egoeran (gaztelaniazko ERTE) dauden herritar eta familiei zuzendutako deialdia.

Hala, ABEE edo langabezian geratu diren pertsonei SEPEtik jasotzen duten diru sarrera osatu egingo zaie, haien soldata osatu arte, eta gehienez 1.100 eurora iritsi arte, lanaldi osoan egon direnen kasuan; lanaldi murriztua izanez gero modu proportzionalean murriztuko da. Seme-alabak izateagatik ere beste osagarri bat emango da, 150 euro seme-alaba bakoitzeko, eta gehienez 300 €. Bizikidetza unitatearen diru sarrerak hartuko dira kontuan, eta bizikidetza unitate bereko bi pertsonek eskatu ahalko dute gehienez diru laguntza.

Deialdi honetara 60.000 euro bideratu dira, baina partida beste 20.000 eurotan handitu daiteke, beharrezkoa izanez gero. Hona hemen oinarriak, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskatu ahalko dira.

Oinarriak (PDF 138KB)