Albisteak

 

Azken egunetan Areatzako Udalak hainbat mezu zabaldu ditu sare sozialetan eta orain webgunean ere jartzen dugu, sare sozialik ez duenak ere informazioa eskuragarri izan dezan. Hona hemen informazioa zein datetan eman den, eta informazioa bera. Kasu batzuetan atxikitako dokumentazioa ireki behar da informaziora sarbidea izateko.

  • 04/21 - Areatzako Gauzak denda astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan zabalik egongo da, 11:00etatik 12:30era.
  • 04/21 - Arratiako Gurutze Gorriak garraio zerbitzua eskainiko dio onkologia edota eten ezin den beste edozein kontsulta duen orori (kardiologia,  beharrezko azterketaren bat...). Zerbitzua indibiduala izango da, eta bidaia bakoitzean paziente bakarra joango da ziurtasun neurriak bermatuz. Behar baduzu deitu Arratiako Gurutze Gorrira: 94.673.62.62.
  • 04/20 - Eusko Jaurlaritzak Covid19ak eragindako egoerari aurre egiteko laguntzei buruzko webgunea sortu du; bertan, herritarrek eskuragarri dituzten laguntzei buruzko kontsultak egin daitezke. Hona hemen webgunearen helbidea: https://covid19laguntzak.siis.net/es/
  • 04/17 - Bandoa (ikusi aparteko dokumentua)
  • 04/17 - Errota fundazioak aholkularitza zerbitzua eskainiko die Arratiako enpresa txiki, merkatari, autonomo edo establezimenduei COVID19aren ondorioak izan badituzte. Deitu edo idatzi: 688854543 edo info@errota

Sakatu hemen bandoa deskargatzeko (PDF 165KB)

Sakatu hemen Errota fundazioaren kartela deskargatzeko (PDF 233KB)