Albisteak

 

Koronabirusa dela eta, aurten Karpoko jairik ez ospatzea erabaki du udalak, eta jai horretan parte hartzen duten eta inplikazioa daukaten eragile guztiekin harremanetan jartzeari ekin dio. Maiatzaren lehen asteburuan egitekoak ziren ospakizunak, larunbatean jaia eta igandean, Karpon, azoka.

Iaz, esaterako, txapelketa gastronomikoa, Areatzako Bandaren kontzertua edota meza eskaini ziren larunbatez, baita kirol desafioa ere, Goikokalen. Igandean, berriz, V. Ganadu eta Artisau Azoka izan zen ikusgai Karpon, eta, besteak beste, abereak, bertako gastronomia produktuak, arropak zein bitxiak izan ziren salgai. Eskolarteko pilota finalerdiak ere jokatu zituzten, eta eguna amaitzeko baskularen apustua egin zen Karpon.