Albisteak

 

Areatzako Udalak eta Orburu Merkatarien Elkarteak, elkarlanean, Areatzan bertan erosketak egiteko  kanpaina jarri dute martxan berriz ere, Gabonetako garaiari begira, bonodendak salgai jarriz.

Bonodenda bakoitza 20 eurotan erosi ahal izango da udaletxean, eta 16 urtetik gorako edozeinek erosi ahalko ditu; aurkeztutako NAN bakoitzeko gehienez bi bono eskuratu ahalko dira, azaroaren 25etik urtarrilaren 4ra. Oraingo honetan, berrikuntza modura, bonodendak erosi eta gastatzeko aldia berbera izango da, alegia, azaroaren 25etik urtarrilaren 4ra erosi eta gastatu beharko dira bonodendak, Orburu Merkatarien Elkartera atxikita dauden dendetan.